Talde gasteiztarrak Bolonian itxiko du Euroleagueko fase erregularra, zortzigarren postua jokoan duelarik.
Bi erronkako aste berri bat Dusko Ivanovicen gizonentzat. Urdin-gorriek Boloniara bidaiatuko dute europako txapelketako fase erregularreko azken norgehiagoka jokatzeko (ostirala, 20:30). Igandean (12:30), Baskonia etxera itzuliko, Breoganen aurka, Endesa Ligako jardunaldi berri bat jokatzeko.
Europako azken jardunaldian WiZink Centerren Real Madril gainditu ondoren, Play In-eko txartela bermatuz, Baskoniak Bolonian itxiko du txapelketako lehen fasea. Urdin-gorriek beraien eskura dute zortzigarren postuan amaitzea. Neurketa garrantzitsua izango da, Turkish Airlines Euroleagueko hurrengo kanporaketaren egoera markatuko duena.
Dusko Ivanovicen gizonek etxean lehiatuko dute 15 egunen ondoren. Talde gasteiztarrak Breogani irabazi beharko dio Endesa Ligako playoff-etan parte hartzeko aurkera mantentzeko. Lugoko taldea Zunder Palentzia menderatu ondoren iritsiko da Buesa Arenara.
Aste garrantzitsua baskoniarentzat, non bi txapelketan garaipena lortzen ahaleginduko da, Euroleaguen zortzigarren amaitzeko eta Endesa Ligako playoff postuetan jartzeko.