Olympiakos eta Monbus Obradoiro izango dira Baskoniaren aste honetako bi aurkariak.
Dusko Ivanovicen gizonek bi erronka berri izango dituzte etxetik kanpo aste honetan. Bakearen eta Adiskidetasunaren estadioa izango da urdin-gorrien hurrengo europako txapelketako eszenatokia. Ostegun honetan (18:15), Olimpiakosen aurka neurtuko dituzte indarrak Turkish Airlines Euroleagueko zazpigarren jardunaldian. Igandean (12:30), Baksoniak Monbus Obradoiroren aurka jokatuko du.
Belgradeko Partizanen aurka garaipena lortu ondoren Buesa Arenan, talde gasteiztarrak Pireora bidaiatuko du Euroleaguen batzen jarraitzeko helburuarekin. Georgios Bartzokasek zuzentzen duen taldea sailkapeneko zortzigarren postuan ageri da hiru garaipenekin. Neurketa historikoa, 46 aldiz indarrak neurtu dituzten bi taldeen artean.
Fontes do Sar izango da baskoniaren hurrengo erronkaren eszenatokia. Igandean (12:30), Moncho Fernandezek zuzentzen duen talde galiziarraren aurka neurtuko ditu indarrak, Dreamland Kanaria Handiaren eta Unicajaren aurkako porroten ondoren, Endesa Ligan garaipen berri bat lortzeko helburuarekin. Norgehiagoka garrantzitsua izango du aurretik talde arabarrak.