Talde gasteiztarrak Asvel eta Joventuten aurka jokatuko du bi txapelketan hurrengo jardunaldietan.
Aste berri bat urdin-gorrientzat, non zaleen aurrean bi erronka berri jokatuko dituzte. Ostegunean (20:30), Asvel Villeurbannen bisitako jasoko dute europako txapelketako asteko hitzorduan. Igandean (17:00), Joventut iritsiko da Zurbanoko pabiloira, geldialdia baino lehenagoko Endesa Ligako azken neurketa jokatzeko.
Dusko Ivanovicen gizonek, pasaden astean jokaturiko Turkish Airlines Euroleagueko bi norgehiagoketatik bat irabazi zuten eta 13 garaipenekin ageri dira, sailkapeneko bederatzigarren postuan. Talde frantziarra ez da denboraldi ona egiten ari bost garaipen lortu ondoren. Villeurbannekoak entrenatzaile berri dute urte hasieratik, Pierric Poupet. Urdin-gorriek batzen jarraitu nahi dute joanekoan egin zuten bezala.
Joventut izango da baskoniaren azken aurkaria geldialdia baino lehen. Talde kataluniarrak azken bot neurketatik lau irabazi ditu eta euskaldunen balantze berberarekin ageri da (12 garaipen eta 9 porrot). Baskonia garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da.
Aste garrantzitsua Dusko Ivanovicen taldearentzat, Euroleaguen Asvelen aurka eta Endesa Ligan Joventuten aurka, batzen jarraitzeko helburuarekin.