Garaipena entitate urdin-gorriarentzat historikoa izan den neurketari amaiera emateko.
Baskoniak Partizan Mozzar Bet mendean hartu du emozio handiko amaiera batean europako txapelketako bigarren garaipena lortzeko, lehena etxean. Garaipen handi bat neurketa handi baterako, partida hasi baino lehen urdin-gorri legenda bati omenaldia egin zitzaion. Luis Scola Buesa Arenan izan zen atarikoa protagonista izateko bere kamisetaren erretiroarekin. Talde garaipen batean, hiru jokalarik gainditu zuten 20 puntuko balorazioa. 14 puntu, 8 errebote eta 22-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis izan zen norgehiagokako MVP-a.
Dusko Ivanovicen gizonek aurretik hasi dute neurketa 8 eta 5-eko partzial batekin. Bi taldeen saskiraketek lehen hamar minutuak markagailua berdindua egotea ekarri dute (23-23). Bigarren laurdenaren hasieran, Partizanek erreskadan hainbat saskiraketa lortu ditu markagailuan aurretik jartzeko. Baskoniak berehala erantzun du eta partidaren agintea berreskuratu du (33-29), Obradovicen hutsartea eraginez. Geldialdiak ez zuen serbiarren egoera hobetu. Baskoniak aldea handitzea lortu du atsedenaldirako hiru minuturen faltan (40-32). Baskonia aurretik iritsi da atsedenaldira (48-42).
Urdin-gorriak aldea handitzeko asmoarekin atera dira aldageletatik, baina Partizan Mozzart Betek 5 eta 14-ko partzial bat lortu du markagailuan aurretik jartzeko (55-56). Obradovicen gizonak aurretik iritsi dira azken laurdenera (63-66). Baskoniako jokalariak markagailua iraultzen ahalegindu dira baina serbiarren defentsak saskiraketa errazak galarazi dituzte eta aurretik jarraitu dute amaierarako bost minuturen faltan (70-75). Baskoniak partidaren agintea lortu du azken bi minutuetan (78-77). Talde arabarrak amaieraraino borrokatu du eta 84 eta 83-ko markagailuarekin neurketa bereganatu du.
Amaiera bikaina neurketa historiko batendako, Luis Scolaren kamisetaren erretiroarekin.