Saski Baskoniak bere desadostasuna adierazten du taldeak, urtarrilaren 10ean Bolonian, Virtusen aurka jokatuko duen partidarako bere zaleentzako sarrera eskaera errefusatu ostean.
Baskoniak modu ofizialean eskatu zion Virtusi zale urdin-gorriei zuzendutako sarrerak esleitzea Euroleagueko norgehiagoka garrantzitsu honetarako. Hala ere, eskaera hori ukatu egin zen, tokiko agintariek emandako debeku baten arabera. Debeku horrek sarreren salmenta mugatzen die talde bisitariaren zaleei.
Erakundea ez dator bat ebazpen horrekin, kirolaren espituaren eta lehiaren balioen aurkakotzat jotzen baitu, eta adierazten du ez dagoela ados kirol-ekitaldietara joatearen gaitzespenarekin, jatorrizko tokiaren arabera.
Baskoniak bere zaleen eskubideak defendatzen jarraituko du, eta beti ezaugarri izan dituen kiroltasun- eta berdintasun-printzipioekin duen konpromisoa berresten du.