Klub urdin-gorriak egun zirraragarria bizi izan du zaleekin eta Scola eta Rakocevic bezalako figura historikoekin batera.
Baskoniako familiak Europako saskibaloiaren eliteko 25. urteurrena ospatu du. Klubak antolatutako ekitaldian Dejan Bodiroga, Euroleagueko presidentea, izan da. Honek, entitate urdin-gorriak Kontinente Zaharrean saskibaloiko lehiaketa onenaren denboraldi guztiak jokatu dituen lau taldeetako bat dela gogorarazi du.
Ospakizun horretako erakargarritasun handienetako bat, Josean Querejeta, Alfredo Salazar eta Felix Fernandez protagonista dituen dokumentalaren estreinaldia izan da. Gainera, Pablo Lasok, Luis Scolak, Igor Rakocevicek eta lehen aipatutako Dejan Bodirogak mahai inguru baten parte hartu dute, entitatearen zilarrezko eztei horien balioa nabarmenduz eta Euroleagueko une handi eta zirraragarriak gogoratuz.
Baskoniako jokalariak ere ekitaldian izan dira, dokumentalean parte hartu duten Tadas Sedekerskis eta Markus Howard buru zirela. 200 pertsona baino gehiagok (abonatu, erakunde, babesle, komunikabide eta saskibaloiaren munduko hainbat pertsona ospetsuk) klub Gasteiztarraren historiako jardunaldi berezia bizitzeko aukera izan dute.
Bartzelona, Olympiacos eta Zalgirisekin batera, orain arteko 25 denboraldiak lehiatu izanaz harro egon daitekeen lau entitateetako bat da Baskonia. Gasteizko hiriak eta Euskadi osoak une handi eta ahaztezinez gozatu dute beren taldearekin, eta hala egiten jarraituko dute datozen urteetan ere.