Urdin-gorriek Bartzelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak asteko lehen neurketan.
Joan den astean Milanen aurka irabazi eta Parisen galdu ondoren, Baskonia txapelketa kontinentaleko beste erronka handi baterako prestatzen ari da. Ostiral honetan, 20: 30etatik aurrera, Pablo Lasoren gizonek talde kataluniarraren aurka neurtuko dituzte indarrak Europako bosgarren garaipena lortzeko helburuarekin. Denboraldi honetan Palau Blaugranera egindako lehen bisitan, gasteiztarrak 89 eta 93 gailendu ziren.
3. Bartzelona (5 garaipen eta 2 porrot): Joan Peñarroyaren gizonek hasiera ona izan dute txapelketan, lehen 7 norgehiagoketatik 5 irabazita, sailkapeneko goiko postuetan kokatuz. Blaugranak Olympiacosen aurka 95-74 galtzetik iritsiko dira lehiara. Joel Parra eta Nico Laprovittola izan ezik, entrenatzaile kataluniarrak gainontzeko jokalari guztiak izango ditu bere aginduetara. Kevin Punter txapelketa osoko bigarren saskiratzailerik nagusiena da 18,6 punturekin.
8. Baskonia (4 garaipen eta 3 porrot): Gasteiztarrak beste garaipen baten bila iritsiko dira Kataluniako hiriburura, sailkapenean gora egin ahal izateko. Pablo Lasoren gizonak etxean erakutsitako maila errepikatzen ahaleginduko dira. Neurketako 39,7 aldaratze hartuta, talde urdin-gorria da txapelketako klubik erreboteatzaileena.
Bi taldeen arteko 28. norgehiagoka izango da txapelketa kontinentalean, Baskoniak 13 garaipen lortuz. Ostiral honetan (20:30), berriz ere indarrak neurtuko dituzte Turkish Airlines EuroLeagueko 8. jardunaldian. Bertan, gasteiztarrek garaipen berri bat lortzeko borroka egingo dute.