Pablo Lasoren gizonak Palau Blaugranako garaipena errepikatzea eta zaleen aurrean Endesa Ligan batzea izango dute helburu.
Aste honetan, Baskoniak neurketa bana jokatuko du txapelketa bakoitzean. Ostiralean, taldeak Bartzelonara bidaiatuko du, garaipena lortu eta 19 egunera, Palau Blaugranan Euroleagueko lehia berri bat jokatzeko (20:30). Igandean, 17:00etatik aurrera, Hiposo Lleidaren bisita jasoko du Buesa Arenan, zaleen aurrea, Endesa Ligan batzen jarraitzeko.
19 egunen ondoren, Baskonia Bartzelonara itzuliko da talde kataluniarraren aurka jokatzeko, oraingoan baina, Europako txapelketako lehia batean. Aste honetan, Pablo Lasoren gizonak Palau Blaugranako garaipena errepikatzen ahaleginduko dira. Joan Peñarroyak zuzentzen duen taldeak bost garaipen daramatza Euroleaguen, Baskoniak baino bat gehiago. Norgehiagoka garrantzitsua arabarrentzat, Turkish Airlines Euroleagueko zortzi talderik onenen artean mantentzeko.
Baskoniak, iaz lehen aldiz Endesa Ligara igotzea lortu zuen Hiopos Lleida hartuko du igandean. Gerard Encuentrak zuzentzen duen taldea hamar fitxaketarekin indartu da, Urrezko LEB ligako bi jokalari bakarrik mantenduz. Etxeko txapelketako sei partidetatik hiru irabazi ditu Lisek.
Aste garrantzitsua urdin-gorrientzat, bi txapelketetan batzen jarraitzeko helburu argiarekin.