Dusko Ivanovicen gizonek bi garaipenekin amaitu dute europako astea Buesa Arenan.
Baskoniak garaipen garrantzitsu bat lortu du Izar Gorriaren aurka. Urdin-gorriek hasieratik agindu duten neurketan, etxeko bost jokalarik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 18 puntu, 8 errebote eta 24-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerkis kapitaina izan da urdin-gorrien jokalaririk nabarmenena.
Gasteiztarrek ondo ekin diote Buesa Arenako norgehiagokari. 7 eta 0-eko partzial batekin, neurketako lehen abantailak lortu dituzte Dusko Ivanovicen gizonek. Serbiarrek aurrerapausoa eman dute erasoko jokoan, kontrako aldea murriztuz. Hiruko marratik asko asmatuta, etxekoek 26 eta 18-ko markagailuarekin itxi dute lehen laurdena. Kanpotik portzentai onak erakutsita, urdin-gorriak aldea handitzeko gai izan dira. Dusko Ivanovicen gizonak bederatzi puntuko aldearekin iritsi dira atsedenaldira (52-43).
Aldageletatik bueltan, talde euskaldunak ezin izan du lehen zatiko erasoko jokoa mantendu eta hori baliatu dute Sfairopoulos gizonek diferentzia murrizteko, hirugarren laurdenaren amaierara 67 eta 62-ko markagailuarekin iritsiz. Baskoniak partidaren agintea berreskuratu eta hamar puntuko ladea lortu du sei minuturen faltan. Ivanovicen gizonek sendo mantendu dira eta denboraldiko europako zortzigarren garaipena lortu dute (87-85).
48 ordutan, Baskoniak bere asteko azken erronkari egingo dio aurre Zurbanoko Pabiloian. Endesa Ligako jardunaldi batean, Lenovo Tenerife iritsiko da gasteizera (igandea, 17:00). Arabarrek aste honetako dinamika onari jarraipena eman nahi diote etxeko txapelketan garaipen berri bat lortzeko.