Dusko Ivanovicen gizonek Endesa Ligako zazpigarren garaipena lortu nahi dute Joventut arriskutsu baten aurka.
Baskoniak, Valentziatik Badalonara bidaiatuko du, Joventuten aurka (igandea, 18:30), asteko bigarren norgehiagoka jokatzeko. Euroleaguen garaipen garrantzitsua batu ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek, etxetik kanpoko exijentzia handiko astea modurik hoberenean amaitu nahi dute.
11º Joventut Badalona (5 garaipen eta 6 porrot): Endesa Ligako azken zazpi neurketetan bi garaipen, biak etxean, lortu ditu Carles Duranek zuzentzen duen taldeak. Errege Kopako borrokan jarraitzeko, kataluniarrek garaipena behar dute. Andres Feliz eta Deshaun Thomas dira berriki Ante Tomic berreskuratu duen Badalonako taldeko jokalaririk arriskutsuenetarikoak.
8º Baskonia (6 garaipen eta 5 porrot): Valentzian garaipen baliotasua lortu ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek batzen jarraitu nahi dute Badalonan. Kataluniako lurretan etxeko txapelketako zazpigarren garaipena lortzeko borrokatuko du Baskoniak, lehen itzulia zortzi talderik onenen artean amaitzeko helburuarekin. Azaroan jokalari urdin-gorri onena izan den Tadas Sedekerskis eta 18,4-ko balorazioa duen Chima Moneke dira arabarren jokalaririk nabarmenenak.
Endesa Ligako lehia klasiko bat elkarren aurka 114 aldiz jokatu duten bi taldeen artean. Baskoniak Badalona irabazi nahi du, Errege Kopako borrokan jarraitzeko.