Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute garaipena lortu Virtusen aurka.
Baskoniak ezin izan dio hasiera onari eutsi Bolonian eta amaiera estu batean, Dusko Ivanovicenen aurka erori da. Urdin-gorriek 76 eta 74 galdu dute intentsitate handiko lehia batean. Nikos Rogkavopoulos izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena 13 puntu, 10 errebote eta 21-eko balorazioarekin.
Hasiera parekatua Baskonia eta Virtusen arteko neurketan (9-9). Pablo Lasoren gizonek azkar hartu dute aurrea, lehen laurdena 14 eta 20 amaituz. Puntu trukea etengabekoa izan da partidak aurrera egin ahala, baina Baskoniak aurretik jarraitu du bigarren laurdenaren erdialdean (24-32). Virtusek hainbat erasoko jokaldi on kateatu ditu, aldea murriztuz eta atsedenaldira 37 eta 38-ko markagailuarekin iritsiz.
Dusko Ivanovicen gizonak indartsu itzuli dira aldageletatik eta 15 eta 2-ko partzial batekin, 12 puntuko errenta lortu dute (52-40). Baskoniak 7 eta 14-ko partzialarekin erantzun du, diferentzia murriztuz (59-54). Neurketa azken minutuetan erabaki da, baina azkenean Baskoniak ezin izan du garaipena lortu (76-74).
Pablo Lasoren gizonak ez dira geldituko eta dagoeneko asteko laugarren erronkan pentsatzen ari dira. Igandean, 17:00etatik aurrera, Bàsquet Gironari egingo diote bisita Endesa Ligako jardunaldi berri batean.