Zaleen babesean, europako garaipen berri bat lortzeko aukera urdin-gorrientzat
Ia lau asteren ondoren, talde urdin-gorria baskoniako tenplura itzuliko da, ostiral honetan (20:30), Alba Berlinen aurka jokatzeko. Neurketa garrantzitsua Dusko Ivanovicen gizonentzat PlayIn-eko postuetan mantentzeko. Zaleen babesean, garaipena eskuratzen ahaleginduko da Baskonia. Joanekoan, gasteiztarrak 86 eta 91-ko markagailuarekin gailendu ziren eta ostiral honetan, emaitza berdina errepikatzen saiatuko dira.
8º Baskonia (14 garaipen eta 13 porrot): Etxera itzultzeko momentua. Buesa Arenaren babesean, talde urdin-gorria txapelketa kontinentalean garaipen berri bat eskuratzeko borrokatuko du. Denboraldi erregularrean Baskoniako pabiloian geratzen diren azken hiru lehietatik lehena izango da eta Baskoniak beste garaipen batzeko borrokatuko du PlayIn-eko postuetan mantentzeko. Markus Howard txapelketako bigarren saskiratzailerik nagusiena da, Codi Miller McIntyre asistentzia emailerik onena eta Chima Moneke eta Tadas Sedekerskis erreboteatzaile nagusienak. Europako beste lehia bat izango dute aurretik arabarrek, txapelketa kontinentala gasteizko tenplura itzultzen den momentuan.
18º ALBA Berlin (5 garaipen eta 22 porrot): Maccabiren aurkako azken lehian erortzetik iritsiko da Buesa Arenara Israel Gonzalezen taldea. Sailkapeneko azken postuan bada ere, txapelketa osoko bigarren talderik lapurtzaileena da. Gabriel Procida baja izango da eta Matteo Spagnolo zalantza. 12,9 puntu, 5 errebote eta 16,3-ko balorazioarekin, Johannes Thiemann da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Bi taldeen arteko 14. lehia izango da Euroleaguen, non garaipenen balantzea urdin-gorrien aldekoa da, 8rekin. Ostiral honetan (20:30), Baskonia tenplu urdin-gorrira itzuliko da garaipen berri bat eskuratzeko helburuarekin PlayOff-etako postuetara begira.