Dusko Ivanovicen gizonek amaieraraino borrokatu dute baina Real Madrilen aurka erori dira Buesa Arenan (98-102)
Talde urdin-gorriak europako denboraldia itxi du, Real Madrilen aurka PlayOff-etako hiru norgehiagoka jokatu ondoren. Baskoniak borrokatu eta neurketaren agintea eraman du une gehienetan, baina azkenean talde merengeak lortu du garaipena. Baskoniako bost jokalarik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 17 puntu, 11 asistentzia, 7 errebote eta 25-eko balorazioarekin, Codi Miller-McIntyre izan arabarren jokalaririk nabarmenena.
Hirukoetan asmatuz hasi du neurketa Baskoniak, lehen abantailak lortuz. Eraso zein defentsako intentsiate eta erritmoak aurretik mantendu du Dusko Ivanovicen taldea. Chus Mateok hutsartea eskatu du urdin-gorriak gelditzen ahalegintzeko eta lehen laurdena berdinketarekin amaitu da (22-22). Baskonia helburu argiarekin bueltatu du kantxara, bere jokoa inposatu diferentzia handitzeko. Baskoniaren defentsa onak talde merengearen saskiratzeak galarazi ditu eta gasteiztarrek hori aprobetxatu dute korrika egin eta batzen jarraitzeko. Talde euskalduna lau puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira (56-52).
Gidoi berbera aldageletatik bueltan. Baskoniak agintea hartu du erasoan eta Vanja Marinkovicen gidaritzapean, hamar puntuko errenta berreskuratu du. Madril ez da atzean gelditu eta aldea murriztea lortu du azken hamar minutuei begira (72-72). Chus Mateoren gizonak aurretik jarri dira azken laurdenaren hasieran. Bi taldeek garaipena lortzeko borrokatu dute. Baskoniak sinetsi eta azkeneraino borrokatu du, baina Real Madrilek lortu du garaipena, urdin-gorriak playoff-etatik kanpo utziz (98-102).
Zaleekin batera eta neurketa lehiatu batean esan diote agur Euroleagueri Dusko Ivanovicen gizonek. Baskoniak bere hurrengo neurketei begiratzen die, non Buesa Arenara itzuliko da Gironaren aurka jokatzeko, talde gasteiztarraren legenda den Tiago Splitterri kamiseta erretiratuko zaion egunean (igandea, 17:00).