Arratsalde bikain batean, ehunka zale Baskoniako jokalariekin bildu dira.
Gaur arratsaldean Baskonia-Alaves dendan ikusi den bezala, urdin-gorri sentimendua oso bizirik dago. Ehunka zale bertaratu dira klubaren deira, beraien idoloekin batera, arratsalde eder batez gozatzeko.
Beste behin, jarraitzaileen berotasuna sentitu dute 13 jokalariek eta Joan Peñarroyak. Oroimenerako arratsaldea, autografo sinadurekin eta argazki bereziekin.
Zalantzarik gabe, jardunaldi bikaina izan da Saski Baskoniaren familia osoarentzat.