Haurtzaro eskubideen babesean eta hobekuntzan egingo du lan entitate baskonistak Save the Children-ekin batera
Save the Children-en haur pobreziaren kontrako kanpaina babestuko du Saski Baskoniak hurrengo hiru urteetan. “Juntos para derrotar la pobreza infantil” lelopean, haurtzaro eskubideen babesean eta hobekuntzan egingo dute gogor lan bi entitateek. Akordio historiko honen bitartez, Saski Baskonia mundu guztiko umeen eskubideen enbaxadore bilakatzen da.
Gauzak horrela, GKE batekin akordio bat sinatzen duen ACB-ko lehen talde bihurtzen da Saski Baskonia. Gizartearen garapenean eta bizi-mailaren hobekuntzan egingo du lan Klubak, besteak beste kirolaren bitartez baldintza txarretan bizi diren umeen hezkuntza sustatuz. Bestalde, Save the Children-ek haur pobreziaren aurkako kanpainan sendotuko du (gaur egun 600 ume zaintzen ditu Euskadin eta 5.000 estatu mailan).
Akordioak errekaudazio eta mobilizazio akzioak batzen ditu. Gainera, larrialdi egoeratan bere babesa eskaintzeko eta Save the Children-en programetako ume partaideekin Baskonia Eskolan bi talde osatzeko konpromisoa hartzen du Klubak. Honetaz gain, Endesa Ligako eta Euroleagueko partiduetan talde baskonistak Save the Children-en logoa eramango du kamisetako atzealdean. Gauzak horrela, Save the Children-ek haurtzaro eskubideen alde egiten duen lana agerian geratuko da nazioarte mailan. Bestalde, Baskoniaren partiduetako sarrerak erostean, Save the Children-i dohaintza egiteko aukera eskainiko da.
“Ekimen solidario askoren bitartez, azken urteotan Baskoniak eskaini digun laguntza eskertu nahi dugu. Kolaborazio hau ezinbestekoa da guretzat. Gauzak horrela, gure laguntza pobrezia eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden ume gehiagotara heldu daiteke”, adierazi du Andres Condek (Save the Children-en zuzendari nagusia).
Bestetik, Saski Baskoniako zuzendari nagusiak -Jesus Vazquezek alegia- hurrengo hau adierazi du: “Gizartearekin dugun konpromisoa irmoa da. Honen erakusgarri zailtasunetan dauden familiak laguntzeko burutu ditugun proiektu solidarioak (saskibaloia erreminta integratzaile bezala erabiliz). Hori dela eta, Save the Children bezalako entitate garrantzitsu batekin elkarlanean aritzea, lan honetan jarraitzeko berme handia da guretzat”.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak egindako 2014-ko Behar sozialen inkestaren arabera, Euskadin 14 urtetik beherako 55.000 pertsona daude haien oinarrizko beharrak asetzeko diru sarrera nahikorik gabe. Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, Espainia mailan umeen herena pobrezia eta gizarte-bazterketa arriskuan dago. Haur pobrezia gainditzeko elkarlanak duen garrantzia islatzen du akordio honek. Gainera, hitzarmenak sektore pribatuaren pisua gailentzen du beste behin -azken finean, enpresa pribatuek influentzia eta mobilizazio sozialerako kapazitate handia dute-.
Baskoniari buruz
1959an sortu zenetik, Baskoniak sari asko jaso ditu bere kudeaketa eta Espainia zein Europa mailan lortutako kirol garaipenak direla eta. Honetaz gain, proiektu sozialekiko konpromisoa erakutsi du beti Klub gasteiztarrak: ume arabarren artean ohitura osasuntsuak sustatuz, zailtasunetan dauden familiekin hainbat kausen sentsibilizazioa landuz eta, momentu puntualetan, erakundeentzat fondoak batuz.
Gauzak horrela, Baskoniak beti transmititu ditu balore positiboak: bizitza osasuntsua, kiroltasuna, esfortzua, gainditzea eta talde lana. Balore hauek gazteei benefizio fisikoak, psikikoak eta sozio-afektiboak aportatzen dizkietela argi izan du Klubak.
Save the Children-i buruz
Haurren eskubideen defentsan munduko erakunde independente liderra da Save the Children. 120 herrialdetan egiten du lan, umeei segurtasuna eta babesa eskainiz eta haien eskubideak Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren testuinguruan defendituz.
Espainian 20 urte daramatza pobrezia eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden umeekin lanean. Bere programen bitartez, egoera ekonomiko larrian edo gizarte-bazterketa egoeran dauden umeei eta familiei atentzio integrala eskaintzen die. Azken finean, ume eta familia hauen eskubideak errespeta daitezen eta haien kapazitateak garatzeko aukera izan dezaten egiten du lan erakundeak.