Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute batu Anadolu Efesen aurka.
Baskoniak neurketa osoan zehar borrokatu badu ere, azkenengo laurdenak erabaki du lehia (92-73). Asteko lehen erronkan galdu ondoren, talde arabarra hurrengo norgehiagoketan pentsatzen ari da. 15 puntu, 5 asistentzia eta 19-ko balorazioarekin, Markus Howard izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Hasiera parekatua Istanbulen. Minutuak aurre egin ahala, urdin-gorriek borrokatzen jarraitu dute (16-15). Luca Banchirenek lehen laurdena bereganatu dute 28 eta 22-ko markagailuarekin. Etxekoek bederatzi puntuko aldea lortu dute bigarren laurdeneko lehen minutuetan (35-26). Baina Baskoniak erantzun egin du, errenta murriztuz. Atsedenaldira 49 eta 44-ko markagailuarekin iritsi da.
Arabarrak bikain atera dira aldageletatik eta 0 eta 8-ko partzial batekin, aurretik jartzea lortu dute (49-52). Anadolu Efesek erantzun egin du, eta kanpotik asmatuta, hirugarren laurdena eramatea lortu du (67-59). Gasteiztarrak markagailuari buelta ematen ahalegindu badira ere, Turkiarrek sendo jarraitu dute garaipena erdiesteko (92-76).