Dusko Ivanovicen taldeak ez du bere jokoa aurkitu playoff-eko lehen neurketan eta erori egin da talde zuriaren aurka. 14 puntu, 6 errebote eta 17-ko balorazioarekin, Matt Costello izan da jokalari urdin-zuri nabarmenena.
Etxeko taldea hobeto sartu da, markagailuan aurreratuz 8 eta 2-ko partzial batekin. Hainbat saskiratze lortu badu ere, Baskoniak ez du hutsunerik topatu zurien defentsan eta Real Madrilek hori aprobetxatu du distantzia handitzeko. 1 eta 6-ko partzial batekin, Baskonia 9 puntura jarri da lehen laurdenaren amaieran (26-17). Chus Mateoren gizonek berriz ere distantzia hartu dute, 14 puntuko aldea lortuz bigarren laurdenean. Neurketa 48 eta 37-ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Dinamika berdinarekin jarraitu du neurketak aldageletatik bueltan. Talde madrildarrak 13 eta 3-ko partzial bat ezarri du gasteiztarrengandik ihes egiteko. Hirugarren laurdena 70 eta 53 amaitu da. Baskoniak ezin izan du markagailua irauli eta 90 eta 74 erori da playoff-etako lehen lehian.
Baskonia bigarren norgehiagokan pentsatzen ari da jada. Hau, ostegunean jokatuko da (21:00) pabiloi berean.