Urdin-gorriek Europako bideari berrekingo diote Belgraden.
Geldialdiaren ondoren, Baskonia txapelketa kontinentalera itzuliko da. Etxetik kanpoko neurketa berri batean, Pablo Lasoren gizonek Partizanen aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, 20:30etatik aurrera. Azken norgehiagokan Maccabi menderatu ondoren, urdin-gorriek EuroLeague-ko 11. garaipena bilatuko dute intentsitate handiko lehia batean.
8. Partizan Mozzart Bet (14 garaipen eta 12 porrot): Geldialdia baino lehen, Zeljko Obradovicen taldea dinamika onean zegoen Europako azken 6 norgehiagoketatik 5 irabazita. Frank Ntilikina eta Isaac Bonga zalantza dira klub serbiarrean, hala ere, Mitar Bosnjakovic eta baskoniako jokalari ohi Vanja Marinkovic berreskuratu dute. 12,7 puntu, 6,2 errebote eta 17,1-eko balorazioarekin, Tyrique Jones da taldeko liderra.
14. Baskonia (11 garaipen eta 15 porrot): Pablo Lasoren gizonek garaipen berri bat erdiestea bilatuko dute Zurbanoko mugetatik kanpo. Europako azken hiru norgehiagoketatik bi irabazi ditu Baskoniak, txapelketa osoan errebote gehien hartzen dituen bigarren taldea izanik, neurketako 36,4 aldaratze. Estatistika honen buru, Chima Moneke, txapelketako laugarren erreboteatzaile nagusiena, ageri da (6,6 errebote).
Bi taldeek 13. aldiz neurtuko dituzte indarrak EuroLeague-n, garaipenen balantzea Baskoniaren alde egonik zazpirekin. Bihar, 20:30etatik aurrera, urdin-gorriek beste bat batzeko borrokatuko dute.