Pablo Lasoren taldea Zeljko Obradovicek zuzentzen duen Partizan eraberritu baten aurka neurtuko ditu indarrak europako debutean.
Talde euskaldunak bere 25. denboraldiari ekingo dio Turkish Airlines Euroleaguen, Partizanen aurka indarrak neurtuz Buesa Arenan (osteguna, 20:30). Pablo Laso entrenatzaile berriaren gidaritzapean dauden gasteiztarrek Europako liga garaipen batekin hastea bilatuko dute, taldea ia osorik berritu duen klub serbiarraren aurka.
Pablo Lasoren aginduetara bere lehen Europako neurketa jokatuko du Baskoniak. Taldea, Kamar Baldwin, Trent Forrest, Timothé Luwawu-Cabarrot (TLC) eta Donta Hall fitxaketa garrantzitsuekin indartu da uda honetan, gainera, Ousmane Ndiaye eta Pavel Savkovek lehen taldea salto egin dute. Buesa Arenaren babesarekin, non urdin-gorriek Partizan hartu duten azken 6 aldietatik 5 irabazi dituzten, Baskoniak bertsio sendo bat erakutsi nahi du Europako bidea ondo hasteko.
Partizan Mozzart Bet: Talde serbiarra eraberrituta iritsiko da denboraldi hasiera honetara, udako merkatuan 14 fitxaketa egin ondoren, tartean baskoniako jokalari ohi Vanja Marinkovic. Zeljko Obradovicen aginduetara, Partizanek Europako denboraldi berrirako berrantolatu du bere proiektua. ABA-n, serbiarrek lehen bi neurketak irabazi dituzte, bat etxean eta bestea etxetik kanpo.
Europako saskibaloi txapelketa ospetsuenaren 25. denboraldia hastear da eta Baskoniak Partizaen aurka neurtuko ditu indarrak Buesa Arenan.