Azken hamarkadako historia batzuk gogora ekarriz ospatu du Baskoniaren proiektu sozialak bere hamargarren urteurrena.
Baskoniak 10 urte bete ditu One Team proiektuarekiko konpromisoan. Izaera sozialeko programa horrek saskibaloiaren boterea erabiltzen du bazterketa-arriskuan dauden kolektiboen bizitzak aldatzeko. Hamarkada honetan zehar istorio harrigarriak sortu dira. Horietako batzuk Khalifa Diop denboraldiko enbaxadoreak eta Aida Thiam proiektuko jokalari batek aurkeztutako albistegi berezi batean laburbiltzen dira.
Londres Godson eta Goodnewsek, One Teameko kide izan ziren bi anaiek, familia handi honen parte izatea nolakoa izan zen eta gaur egun familia horri lotuta nola jarraitzen duten kontatzen digute.
Kadhyk, proiektuko 2 parte-hartzaileren amak, proiektuak familientzat zein parte-hartzaileentzat suposatzen duenari buruzko bere ikuspegia ematen digu.
Joseph eta Prosper Aldaben hasi ziren saskibaloiaren munduan, proiektuari esker. Gaur egun biak dira Baskoniako harrobiko kide eta Prosperrek Mini Kopako atarikoaz gozatu ahal izan du aurten.
Dorleta De la Presak, proiektuaren managerrak, One Team-en hasierak eta urte hauetan zehar izan duen bilakaera ezagutzera ematen du. Programan parte hartu duten guztien ahaleginari esker, hamar urte geroago benetako inklusioa lortzearen arrakastaz hitz egin daiteke.
Jayson Granger, 2 denboraldiz proiektuaren enbaxadorea izan zena, oso eskertuta agertu da parte hartzeko aukera izan duelako eta parte-hartzaile guztiei mezu bat bidali die.