Dusko Ivanovicen bost jokalarik 2025eko EuroBasketerako sailkapen fasea jokatuko dute aste honetan.
FIBA Leihoen astea Europako saskibaloian, ostegun eta astelehen artean jardunaldi bikoitza jokatuz. Baskoniak ordezkaritza handia izango du konbinatu nazionaletan, bost jokalarik beraien herrialdeko koloreak defendatuz.
Vanja Marinkovic (Serbia), Nikos Rogkavopoulos (Grezia), Maik Kotsar eta Sander Raieste (Estonia) y Codi Miller McIntyre (Bulgaria) izango dira 2025. urteko udan jokatuko den EuroBasketerako sailkapen fasea jokatuko duten jokalariak. Neurketen egutegia honako hau da:
Suedia – Bulgaria | osteguna, 19:00h
Ipar Mazedoniako Errepublika – Estonia | ostirala, 19:00h
Grezia – Txekiar Errepublika | ostirala, 20:00h
Serbia – Finlandia | ostirala, 20:00h
Bulgaria – Alemania | igandea, 16:00h
Georgia – Serbia | astelehena, 18:00h
Estonia – Lituania | astelehena, 18:00h
Herbehereak – Grezia | astelehena, 19:30h
Ziprek, Finlandiak, Poloniak eta Letoniak hartuko duten txapelketara 32 selekzio eramango dituen sailkapen faseko lehen bi jardunaldiak izango dira.