Talde gasteiztarra garaipena erdiesten ahaleginduko da hamahirugarren postua lortzeko borrokan jarraitzeko.
Pablo Lasoren gizonek Armani Milanen aurka neurtuko dituzte indarrak ostegun honetan (20:30) Unipol Forum-en. Turkish Airlines Euroleague-ko azken lehia titulua lortzeko aukerarik ez duten bi taldeentzat. Denboraldia garaipen batekin amaitzen ahaleginduko dira gasteiztarrak, sailkapenean postu bat igotzeko aukerarekin jarraitzeko.
12. Emporio Armani Milan (16 garaipen eta 17 porrot): Pasaden jardunaldian Virtusen aurka erori ondoren, Ettore Messinak zuzentzen duen taldea PlayIn-a jokatzeko aukerarik gabe gelditu zen. Norgehiagoka horretan baskoniako jokalari izandako Shavon Shieldsek min hartu zuen. Bolmaro, Causeur eta Nebo zalantza dira Europako txapelketako azken norgehiagokarako.
14. Baskonia (14 garaipen eta 19 porrot): Gasteiztarrek garaipen sendoa lortu zuten Asvelen aurka etxean jokaturiko azken lehian. Buesa Arenako dinamika ona etxetik kanpoko neurketara eramatea dute helburu Pablo Lasoren gizonek. Joaneko neurketan, urdin-gorriak atera ziren garaile 88 eta 83-ko markagailuarekin.
Baskoniak ostegun honetan (20:30) jokatuko du Europako azken norgehiagoka Milanen. Euskal taldea bere bertsiorik onena erakusten saiatuko da, txapelketa kontinentaleko denboraldia modurik onenean amaitzeko.