Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute garaipena lortu Real Madrilen aurka, Endesa Ligako denboraldia amaituz.
Etxeko taldea markagailuan aurretik jarri da lehen minutuetan (10-5), baina Baskoniak erantzun eta 3 eta 9-ko partzial batekin, agintea hartu du (13-14). Bi taldeek puntuak sartzen jarraitu dute lehen laurdenaren zehar, Real Madril bi puntuko abantailarekin amaituz (28-26). Dusko Ivanovicen gizonak aurretik jarri dira berriro bigarren laurdenaren erdialdean (41-42). Azkenean, Chus Mateoren taldeak jokaldi on batzuk kateatu ditu aldageletara 9 puntuko aldearekin iristeko (56-47).
6 eta 0-eko partzial batekin, Real Madrilek diferentzia handitu du atsedenalditik bueltan. Urdin-gorriak suspetu egin dira azken hamar minutuei begira markagailua berdintzeko (76-76). Azken laurdenean borrokatu badu ere, Baskoniak ezin izan du garaipena lortu madrilen (106-100).