Amaieraraino borrokatu badu ere, talde gasteiztarrak ezin izan du batu europako asteko lehen neurketan.
Dusko Ivanovicen gizonek azken laurdenean erori dira Maccabiren aurka Belgraden. Amaieraraino borrokatu badu ere, talde euskaldunak ezin izan du garaipena lortu Turkish Airlines Euroleagueko bere 600. norgehiagokan. 15 puntu, 11 errebote eta 25-eko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis kapitaina izan da arabarren jokalaririk nabarmenena.
Hasiera trabatua Aleksandar Nikolic Hallen. Bi taldeei asko kostatu zaie erasoko erritmoa hartzea. Markus Howarden bi hirukok markagailua berdintzea lortu du lehen laurdena amaitzeko bi minuturen faltan (22-22). Tel Aviveko taldearen bi erasoko joko onek berriz ere abantaila hartzea ekarri die, Dusko Ivanovicen hutsartea eraginez. Baskoniak aurrerapausoa eman du bere erasoko jokoan eta aurretik jartzea lortu du atsedenaldirako (47-49).
Diferentzia handitzeko helburuarekin atera da talde euskalduna aldageletatik. Maccabik ez dizkio gauzak erraz jarri eta markagailuan gerturatzea lortu du hirugarren laurdena amaitzeko bi minuturen faltan (68-67). Baskoniak erasoko erritmoa berreskuratu eta etxeko taldeak abantaila handitzea galarazi du. Oded Katashen gizonek aurrea hartu dute eta urdin-gorriak baino sei puntu gehiago batu dituzte neurketa amaitzeko bi minuturen faltan. Israeldarrek diferentzia handitu dute eta garaipenaren egin dira Pionirren (89-81).
Baskoniak bere hurrengo erronkari begiratzen dio. Dusko Ivanovicen gizonek turkiara bidaiatuko dute, ostiral honetan, Anadolu Efesen aurka jokatzeko. Turkish Airlines Euroleagueko bigarren neurketa Sinan Erdem Spor Salonun jokatuko da 18:15etatik aurrera.