Gasteiztarrek ezin izan dute Valentzia Basketen aurka batu.
Baskoniak ezin izan du asteko bigarren garaipena lortu eta Xavier Alberten gizonen aurka erori da 111 eta 101-eko markagailuarekin. Markus Howard, 36 punturekin, eta Chima Moneke, 21-ekin, izan dira jokalari urdin-gorri nabarmenenak.
Valentziak aurretik ekin dio lehiari 7 eta 0-eko partzial batekin. Xavier Albertek zuzentzen duen taldeak puntuak sartzen eta urdin-gorrien defentsan hutsuneak aurkitzen jarraitu du lehen laurdena 31 eta 14-ko markagailuarekin amaitzeko. Baskoniak ezin izan du aurkariaren saskiratze erritmoa gelditu eta aldea bere horretan gelditu da bigarren laurdenean (41-24). Neurketa 62 eta 34-ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Dinamika berdina aldageletatik bueltan. Valentziak urdin-gorrien saskiraketak erantzun ditu, aldea mantenduz hirugarren laurdenaren zehar. Azkenean, norgehiagoka 87 eta 76 iritsi da azken hamar minutuetara. Markus Howarden gidaritzapean, gasteiztarrek aldea murriztea lortu dute 0 eta 11-ko partzial batekin. Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute markagailua irauli eta Fontetan erori dira (111-101).