Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute garaipena lortu Istanbulen
Talde turkiarrak kanpoko jaurtiketetan erakutsitako portzentai onak Baskoniari beste garaipen bat lortzea galarazi dio Ulker Sports And Event Hall-en. 15 puntu, 5etik 5 hiruko jaurtiketetan, 6 errebote eta 26-ko balorazioarekin, Dani Diez izan da urdin-gorrien jokalaririk nabarmenena.
Neurketa parekatua hasi da Istanbulen. Fenerbahcek aurretik jartzea lortu du lehen minutuetan (13-11). Baskonia markagailuan gertu mantendu da eta turkiarren defentsan hutsuneak topartu ditu. Codi Miller McIntyren jokaldi on batek aurretik jarri ditu urdin-gorriak bigarren laurdenari begira. Jasikeviciusenek 15 eta 6-ko partzial bat ezarri dute lidergoa berreskuratzeko eta gasteiztarrengandik hurrentzeko (47-40). Baina Baskoniak erantzun egin du 0 eta 8-ko partzial batekin, 4 minuturen faltan aurretik jarriz. Dusko Ivanovicen gizonak puntu bat behera iritsi dira atsedenaldira (55-54).
Baskoniak irteera bikaina izan du bigarren zatian eta defentsan aurrerapausoa emanez, 2 eta 9-ko partzial bat ezarri du 6 puntuko abantaila lortzeko (57-63). Fenerbahce suspertu egin da kanpotik asmatuta, eta berriz ere markagailua iraultzea lortu du (69-65). Neurketa berdinduta iritsi da azken laurdenera (78-78). Talde turkiarra aurretik jarri da hiruko marratik erakutsitako portzentai onari esker. Azkenean, Baskonia Fenerbahceren aurka erori da (111-96).