Ostiral honetan eta Buesa Arenan, Real Madrilen bisita jasoz, ekingo dio Turkish Airlines Euroleagueko bere 24. denboraldiari talde gasteiztarrak.
Europako saskibaloiko txapelketa prestigiotsuena hastear da eta, beste behin, talde gasteiztarrak mailarik handienean lehiatuko da, Turkish Airlenes Euroleague sortu zenetik egiten duen bezala. Bartzelona eta Olympiacosekin batera, talde gasteiztarra da europako txapelketa nagusiko edizio guztietan parte hartu duen hiru entitateetako bat.
Baskoniak bere 24. denboraldia hasiko du eta, beste urte batez, Europako potentzia handien aurrean lehiatuko da, kontinente zaharrean zehar bere ahalmen eta balio guztia erakutsiz eta Zurbanoko entitateari hain dagokion Baskonia izaera adierazgarria Europan zehar eramanez.
Baskoniak Zagrebeko Cibonaren aurka jokatu zuen Euroleagueko lehen neurketa 2000. urteko urriaren 18an. Geroztik, talde gasteiztarrak 585 norgehiagoka jokatu ditu europako elitean, partida gehien jokatu dituen hirugarren taldea izanik. Bartzelona, 610 neurketa jokatuta, eta Olympiacos, 598 neurketa jokatuta, ditu aurretik talde arabarrak.
Baskonia da uztaiari begira gehien asmatu duen bigarren taldea, 47.285 punturekin. Gainera, hirugarren eskuzabalena, 9.414 asistentziarekin, eta erreboteatzaileena (19.876) ere bada.
Bi hamarkadaz maila altuan lehiatuta, europako saskibaloiko erreferenteetako bat bihurtzen du Baskonia. Gasteizko entitatea sei lauko finaletan izan da. Lehena, 2001. urtean izan zen Boloniako Kinderren aurka eta ondoren iritsi ziren Moskuko (2005), Pragako (2006), Atenaseko (2007), Madrileko (2008) eta Berlineko (2016) lauko finalak.
Codi Milier-McIntyre eta Nikos Rogkavopoulos dira baskonia berriko fitxaketetako bi. Biek ostiral honetan (20:30) egingo dute Turkish Airlines Euroelagueko debuta Real Madrilen, egungo txapeldunaren, aurka.
Beste denboraldi batez, mailarik altuenean jokatzen jarraituko du Baskoniak. 20 urte baino gehiago kontinente zaharreko saskibaloiaren une handien epizentroa izaten.