Hegaleko estoniarrak talde gasteiztarrarekin duen konpromisoa 2025. urtera arte berritu du.
Baskonia eta Sander Raieste (Tallin, 1999) akordio batera iritsi dira jokalariaren kontratua 2025. urtera arte luzatzeko. Kamiseta urdin-gorriarekin 163 neurketa daramatzan 25 urteko estoniarrak, bere bigarren etxeko koloreak defendatzen jarraituko ditu beste denboraldi batez.
Raieste 2016. urtean iritsi zen gasteizera, junior taldean jokatzeko. 2020-21 denboralditik, Sander lehen taldeko kide izan da, jokalari gisa aurrerapausoak emanez eta Endesa Ligan eta Euroleaguen 94 eta 69 neurketa jokatuz.
Zurbanoko klubak, progresioan dagoen eta lehen talde urdin-gorrien bosgarren denboraldia hasiko duen jokalaria berritu du.