Urdin-gorriek ezin izan zuten batu denboraldiko lehen bidaian.
Baskoniak ezin izan zuen denboraldiko lehen garaipena lortu Tenerifera eginiko bisitan. Azken laurdenak markatutako lehian (88-80), urdin-gorriek ezin izan zuten 24/25 denboraldiko estreinako garaipena lortu. 12 puntu, 6 errebote eta 22-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis izan zen urdin-gorri nabarmenena.
Gutxi asmatuta kantxaratu zen Baskonia Santiago Martinen eta hori baliatu zuen La Laguna Tenerifek markagailuko lehen diferentzia lortzeko (11-5). Pablo Lasorenak suspertu egin ziren. bi puntura jarriz lehen laurdena amaitzek hiru minuturen faltan. Azkenean, Baskonia 4 puntu atzerik iritsi zen lehen partzialaren amaierara. Kanpotik gehiago asmatuta, urdin-gorriak markagailuan aurretik jarri ziren lehen aldiz (25-26). Bigarren laurdenean, bi taldeen saskiratze erritmoa gorantz joan zen, baina Baskoniak atsedenaldira aurretik iristea lortu zuen (40-41).
Talde arabarrak aurretik jarraitu zuen aldageletatik itzuli ondoren, neurketako bere alderik handiena lortu (+6) hirugarren laurdenaren erdialdean. Txus Vidorretarenek borrokatzen jarraitu zuten, baina gasteiztarrek eraman zuten laurdena (61-64). La Laguna Tenerifek erantzun egin zuen eta 11 eta 0-eko partzial batekin, markagailuan ihes egitea lortu zuen. Azkenean, Baskoniak ezin izan zuen markagailua irauli eta Tenerifen erori zen (88-80).
Pablo Lasoren gizonek hurrengo erronkei begiratzen diete, non Buesa Arenara itzuliko dira Partizanen (osteguna, 20:30) eta Morabanc Andorraren (larunbata, 18:00) aurka jokatzeko.