Aste honetan eman dira ezagutzera Euroleagueko marketing sarien irabazleak. Alba Berlinek lehen postua lortu du, Olympiacosek bigarrena eta Baskoniak brontzea ekarri du Gasteizera.
Denboraldian zehar Marketing departamentuan egindako lanari esker, Baskoniak brontzea eskuratu du Devotion Marketing Awards-en. Posizionamendua berritzeko helburuaz, Saski Baskonia S.A.D.-ren Marketing departamentuak estrategia bat landu zuen. Gauzak horrela, komunikazio departamentuarekin elkarlanean, finalisten artean sailkatutako ACB talde bakarra izatea lortu zen.
2013-14 denboraldian gauzatutako aktibitateen eta proiektuen memoria aurkeztuz, Laboral Kutxak merezimendu handiz hirugarren postua lortu du.
-Enpresen direktorioa: Grupo Baskoniaren enpresa babesleen, hornitzaileen eta kolaboratzaileen artean harremanak sortzeko topagunea.
-Online Denda: gure produktuak erakustera emateko online gunea. Etxetik irten gabe merchandising ofiziala eskuratzeko salmenta puntua.
-Enkanteak: zale baskonistei haien idoloen jantziak eskuratzeko aukera eman zaie erreminta honen bitartez.
-Webgune berria (baskonia.com): berrituta eta hiru hizkuntzatan eskuragarri. Berritze honen bidez, Endesa Ligako kluben webgune ofizialen artean erreferente bihurtu da.
-Baskonia APP: informatzeko eta zaleen zein bezeroen artean harreman sendoagoak sortzeko helburuaz diseinatutako erreminta.
Sari honek azken urtean zehar egindako lan gogorra saritzen du. Datorren denboraldiari begira, Kluba aspektu guztietan hobetzeko intentzioz ari da lanean.