Dusko Ivanovicen gizonak Buesa Arenara itzuliko dira PlayOff-etako azken txartela lortzeko helburuarekin.
Baskoniak ezin izan du Macabi gainditu eta Belgraden erori da, gasteiztarrak bigarren lehian garaitzera behartuz, PlayOff-etarako azken txartela eskuratzeko. Codi Miller McIntyre izan da baskoniako jokalaririk onea 32 puntu eta 42-ko balorazioarekin.
Maccabi hobeto sartu da neurketara eta kanpotik asmatuta, 16 eta 8-ko partziala ezarri du. Baskoniak ezin izan du markagailua irauli eta lehen laurdena 28 eta 15 amaitu da. Dusko Ivanovicen gizonek erantzun egin dute 2 eta 6-ko partzial batekin. Baina Oded Kattashenek, lehiaren agintea berreskuratu eta 19 puntuko abantailarekin iritsi dira atsedenaldira (55-36).
Baskoniak gehiago asmatu du aldageletatik bueltan, 0 eta 5-eko partziala ezarriz. Baina, berriz ere, Maccabik jaurtiketa askeak bilatu ditu aldea handitzeko. Hirugarren laurdena 86 eta 61 amaitu da. Gasteiztarrek ezin izan dute markagailua irauli eta 113 eta 85 erori dira.
Buesara itzultzeko momentua, ostiral honetan, apirilak 19, PlayOff-etako azken txartela lortzeko.