Urdin-gorriek ezin izan dute batu Partizanen aurka.
Serbiarren lehen zati on batek erabaki du neurketa, Baskonia esku hutsik ateraz Belgradetik. 10 puntu eta 6 asistentziarekin, Trent Forrest izan da norgehiagokako jokalaririk baloratuena.
Hasiera parekatua Belgrade Arenan 11 eta 11-ko partzialarekin. Baskoniak lehia berdinduta eramaten ahalegindu da, baina Serbiarren jokaldi onek aurretik jarri dute lehen laurdenaren amaieran (25-18). Zeljko Obradovicen gizonek aurrerapausoa eman dute, markagailuko aldea handituz eta lehen zatia 45 eta 25 amaituz.
Aldea murrizteko helburuarekin atera da aldageletatik Baskonia. Pixkanaka-pixkanaka aurkariaren defentsan hutsuneak topatzen joan da 9 puntura jarriz hirugarren laurdenaren amaieran. Partzial hau 63 eta 51-ko markagailuarekin amaitu da. Baskoniak 5 puntura murriztu du aldea, baina azkenean Partizanen aurka erori dira 86 eta 73-ko markagailuarekin.
Urdin-gorrien hurrengo erronka Morabanc Andorraren aurka izango da igande honetan 17:00etatik aurrera.