Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute 18. garaipena batu liga erregularra amaitzeko bi jardunaldiren faltan.
Talde euskaldunak Bàsquet Gironaren visita jaso du Endesa Ligako 32. jardunaldian eta ezin izan du garaipena lortu, atarikoan, Tiago Spliterren kamiseta erretiratu den neurketan. 23 eta 22-ko balorazioarekin, Markus Howard eta Tadas Sedekerskis kapitaina izan dira arabarren jokalaririk nabarmenenak.
Hasiera trabatua baskoniarentzat Buesa Arenan. Bàsquet Gironak egoera hau aprobetxatu du markagailuko lehen abantailak lortzeko. Hirukoetan asmatuta, diferentzia murrizten ahalegindu da Baskonia, baina bisitariek aurretik amaitu dute lehen laurdena (26-37). Bàsquet Gironak bere horretan jarraitu du eta Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute aurretik jarri. Errebotean aginduz, talde kataluniarrak ez die bigarren aukerarik utzi urdin-gorriei. Dusko Ivanovicen gizonek 48 eta 54-ko markagailuarekin iritsi dira atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, arabarrek pausu bat eman dute erasoan, aldea hiru puntura murriztuz. Fotis Katsikarisen gizonak ez dira atzean gelditu eta dena zabalik gelditu da azken laurdenari begira (66-73). Tadas Sedekerskis kapitainak erdietsitako zazpi punturi esker, etxekoak bi puntura jarri dira. Gehiago asmatuta, Bàsquet Gironak diferentzia handitzea lortu du, Dusko Ivanovicen hutsartea eraginez. Urdin-gorriek ezin izan dute talde kataluniarra gainditu (92-96).
Baskoniak hurrengo erronkei begiratzen die. Ostiralean berriz ere Buesa Arena jokatuko du UCAM murtziaren aurka (18:15). Igandean, Dusko Ivanovicen gizonek madrilera bidaiatuko dute Endesa Ligako fase erregularreko azken neurketa jokatzeko, oraindik baieztatu gabeko ordutegian.