Dusko Ivanovicen gizonak ezin izan dute garaipen bolada eutsi eta Monakoren aurka erori dira.
Baskoniak amaieraraino borrokatu du Buesan, baina azkenean, Obradovicenen aurka erori da 75 eta 77-ko markagailuarekin. Urdin-gorriek lau garaipeneko bolada amaitu dute Euroleaguen. 13 puntu, 7 errebote eta 19-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis izan da baskoniako jokalaririk nabarmenena.
Baskonia markagailuan atzetik hasi da lehen minutuetan (3-7), baina berehala, urdin-gorriak kanpotik asmatzen hasi dira lehen hamar minutuak aurretik amaitzeko (19-16). Monako 7 eta 13-ko partziala lortu du markagailua iraultzeko (26-29). Bigarren laurdenean parekotasunak jarraipena izan du. Baskonia puntu bateko errentarekin iritsi da atsedenaldira (36-35).
Aldageletatik hobeto atera da Monako eta 10 eta 19-ko partzial batekin, partidaren lidertza hartu du (46-54), Dusko Ivanovicen hutsartea eraginez. Geldialdiak hauspoa eman die arabarrei, 9 eta 2-ko partziala lortuz eta diferentzia puntu batera ekarriz (55-56) hirugarren laurdena amaitzeko minutu baten faltan. Erasoan gehiago asmatuta, Obradovicenek aldea handitzea lortu dute berriro ere (62-73). Urdin-gorriek amaieraraino borrokatu dute, markagailua berdintzea lortuz azken segundoetan. Azkenean, kanpokoen jokaldi on batek garaipena eman dio Monakori (75-77).
Baskoniak bere hurrengo erronkari begiratzen dio. Igandean (17:00), Baxi Manresaren bisita jasoko du Endesa Ligako jardunaldi berri batean.