Joan Peñarroyaren gizonek ezin izan dute batu talde alemaniarraren aurka.
Kanpoko jaurtiketetan asmatuta, Baskoniak aurrea hartu du markagailuan norgehiagokako lehen minutuetan (14-11). Pablo Lasoren gizonek aurrerapausoa eman dute defentsan, arabarren saskiraketa errazak galaraziz, hala ere Joan Peñarroyaren gizonek aurretik amaitu dute lehen laurdena (22-20). Saiatu badira ere, urdin-gorriek ezin izan dute aldea handitu minutuak pasa ahala eta alemaniarrak bi puntura mantendu dira laurdenaren erdialdean (31-29). Azkenean, 42 eta 41-eko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Energiak berrituta atera dira gasteiztarrak atsedenalditik eta 11 eta 3-ko partzial batekin, markagailuan ihes egitea lortu dute. Vanja Marinkovicen gidaritzapean, aldea zazpi puntura eraman dute arabarrek (56-49). Bayernek markagailuan hurbiltzea lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (62-57). 2 eta 9-ko partzial batekin, Pablo Lasoren gizonek markagailua iraultzea lortu dute azken laurdenean (64-66). Alemaniarrek erakutsitako intentsitateak garaipena lortzeko balio izan die (68-76).
Baskoniak bere hurrengo erronkari begiratzen dio. Ostegun honetan Zalgirisen bisita jasoko du Buesa Arenan (20:30).