Baskoniak eta Atlantisek akordio aitzindari bat aurkeztu dute, kirolezko klub baten eta e-Sports klub baten arteko lehen fusio mundiala.
Saski Baskoniak eta Atlantisek haien indarrak batu dituzte e-Sports klub berri bat sortzeko. Akordio aitzindari honen bitartez, munduko lehen e-Sports multijokoa aurkeztu da.
Gauzak horrela, Baskoniak emergentea den e-Sports munduari ekin dio. Erreminta erakargarri eta eraginkor honen bitartez, klubak bere marka nazioartean kontsolidatu eta negozio-bide berriak zabaldu nahi ditu -aktibo publizitario berri eta interesgarriak sortzea ahalbidetu ditzakeen espantsio merkatuetan-.
Baskoniaren izena planetako bazter guztietara helduko da bideojokoen industriaren bidez; gaur egun musika eta zinema batuz, bideojokoen munduak diru gehiago mugitzen du. 15 jokalari profesionalek bost talde osatuko dituzte: League of Legends, FIFA, NBA2K, DOTA2 eta HearthStone. Sarean zein fisikoki mundu guztiko gamerrekin lehiatuz, taldeek kolore baskonistak defendatuko dituzte.
Baskonia e-Sports merkatura sartzen da talde honen bitartez, urtean 18.000 milioi euro mugitzen duen industriara hain zuzen. Espektakulu honek NBAren audientziak gainditzen ditu, besteak beste torneoek ehunda milaka jarraitzaile batzen baitituzte. 205 milioi pertsonek ikusi edo jokatu zituzten 2014ko e-Sportsak. Espainian kirol elektronikoen merkatua hazkunde fasean dago: 3,7 milioi ikusle eta 763 milioi euro mugitzen ditu, 2013an baino %31 gehiago.
Baskoniak bere marka eta ahalmen komertziala aportatuko du anbizio handiko proiektu honetan. Profesionalizazioa eta negozio-plan propioa ezartzea da lehen helburua. Guzti hau Mars Gaming babesle nagusiaren laguntzaz -enpresa erreferentea bideojokoen erabiltzaileentzako produktuen fabrikazioan-. Gauzak horrela, Klubak hasierako inbertsio gastuak kubrituta izanik ekingo dio abentura berri honi.