Joan Peñarroyaren gizonek ezin izan dute batu etxetik kanpo.
Baskonia 85 eta 68-ko markagailuarekin erori da Andorraren aurka Endesa Ligako zazpigarren jardunaldian. 13 puntu, 14 errebote eta 27-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis kapitaina izan da partidako jokalaririk nabarmenena.
Hasiera trabatua Pavelló de Governen. Andorrak aurrerapausoa eman du erasoko jokoan norgehiagokako lehen abantailak lortuz. Baskonia bere jokoa ezartzen ahalegindu da baina etxekoek ondo eutsi diote aldeari lehen laurdenaren amaieran (18-10). Gidoi berbera bigarren laurdenean. Talde gasteiztarra ez da eroso sentitu kantxan eta Andorrak hori baliatu du diferentzia handitzeko, atsedenaldira 38 et 24-ko markagailuarekin iritsiz.
Aldageletatik bueltan, Baskoniak partidaren erritmoa igo du. Defentsan aurrerapausoa emanda, urdin-gorriek korrika egiteko aukera izan dute, aldea murriztuz. Natxo Lezkanorenek partidaren agintea berreskuratu dute eta azken laurdenera 65 eta 49-ko markagailuarekin iritsi dira. Azkenean, Baskoniak ezin izan du andorrako taldea gainditu (85-68).
Baskonia etxera itzuliko da hurrengo bi neurketak jokatzeko. Ostiralean (20:30), Partizanen bisita jasoko du Euroleagueko jardunaldi berri batean. Igandean, Dreamland Kanaria Handiaren aurka jokatuko du Zurbanoko pabiloian (17:00).