Tomislav Mijatovicek zuzentzen duen taldea berehala jarri da markagailuan aurretik 6 eta 14-ko partzial batekin. Baskonia aldea murrizten ahalegindu bada ere, lehen laurdena 22 eta 32 amaitu da. Urdin-gorriek diferentzia gutxitu dute 9 eta 4-ko partzial batekin, baina Istanbuleko taldeak erantzun eta berriz ere ihes egin du. Hirukoetan asmatu ondoren, Baskonia lau puntu atzetik iritsi da atsedenaldira.
Aldagelatik egindako irteera txar batek, neurketa maldan gora jarri die baskoniarrei. Baskonia ez da suspertu eta azken laurdenera 53 eta 77-ko markagailuarekin iritsi da. Dusko Ivanovicen gizonek Efesen defentsak hutsunean bilatzen ahalegindu dira, baina azkenean, ezin izan dute talde turkiarra gainditu (76-97).
Baskonia bere hurrengo neurketan pentsatzen ari da jada. Larunbatean (20:45), Casedemont Zaragozaren bisita jasoko du Endesa Ligako jardunaldi berri batean.