Baskonia-As Monako eta Deportivo Alaves-Real Madril partidetara etortzen direnek Enrique Tomasen urdaiazpiko ogitarteko ospetsua dastatuko dute.
Baskonia Alaves Taldeak eta Enrique Tomas konpainiak akordioa lortu dute, eta honen lehenengo ekintza Buesa Arenako eta Mendizorrotzako partida bateko jarraitzaile guztiak bazkaltzera gonbidatzea izango da.
Kirolaren sektorean aitzindaria den ekintza honetan, 15.504 urdaiazpiko ogitarteko banatuko zaizkie datorren azaroaren 24an Baskoniaren eta Monakoren arteko Euroleagueko noreghiagokara bertaratzen diren guztiei eta eta 19.421 ogitarteko, berriz, LaLiga EA Sports-eko 18. jardunaldiari dagokion Deportivo Alaves – Real Madril partidara bertaratzen direnei.
Bi partidetara bertaratzen diren guztiek Tomason bat jasoko dute, ogitarteko samurra urdaiazpiko txirbilekin noregehiagokaz gozatzeko. Ekintza honekin, denboraldi honetan, Buesa Arenan zein Mendizorrotzan zaleek emandako babesa eskertu nahi du Baskonia-Alaves Taldeak.
Haritz Kerejeta, Baskonia Alaves Taldeko CEO-aren arabera, “oso pozik gaude baloreak eta ikuspegia partekatzen ditugun konpainia batekin sinatu dugulako akordio hau, eta pozik gaude nazioartean hedatzen lagunduko diegulako”.
Enrique Tomasen arabera, “Tomason kirol ogitartekoa bihurtu nahi dugu, eta BASKONIA Taldea bide horri ekiteko bidelagun ezin hobea da. Enrique Tomas arimadun enpresa da eta nortasun berdina duten bidelagunak bilatzen ditugu”.
_Enrique Tomasen inguruan:_
Sektoreko liderra den Enrique Tomas duela 40 urte baino gehiago hasi zen lanean, eta geroztik konpainiak etengabeko hazkundea izan du produktu berrien garapenean, nazioarteko hedapenean eta komunikazio-proiektu berezietan, hala nola Baskonia-Alaves Taldearekin sinatutako akordioan.
Enrique Tomasen tradizio, kalitate, familiartasun eta konpromiso baloreak oso lotuta daude kirolaren munduarekin oro har, eta futbolarekin eta saskibaloiarekin bereziki, non urdaiazpiko ogitartekoa klasiko bat bezala aurkezten den mota honetako ekitaldi gehienetan.
Esparru horretan, akordioak lortzen ari dira tradizio handiko kirol-klubekin, hala nola Baskoniarekin eta Deportivo Alavesekin, aliantzak sortzeko, zaleek Enrique Tomasen produktuak beren estadioetan jokatzen diren partiden beste elementu natural gisa identifika ditzaten.
Enrique Tomasen produktu izarra bere Tomasona da, erreserbako urdaiazpiko txirbilez eta iberikoz betetako ogitarteko samurra. Ogitarteko hau konpainiak sektore estrategikoentzat egiten duen apustu handia da, snack osasungarria baita, “eramateko” erraza eta markaren zapore bereizgarri guztia mantentzen duena.