Hondamendiak eragindako kalteak arintzeko, bi taldeen kamiseten enkante solidarioa egingo da eta zaleek ere dohaintzak egin ahal izango dituzte
Joan den astelehenean Turkiaren eta Siriaren arteko mugako eskualdeak suntsitu zituen lurrikara batek, eta milaka hildako, zauritu eta kaltetu eragin ditu.
Gainerako gizarteak bezala, Baskonia-Alaves Taldeak ere hondamendia jasan du, eta ‘Save The Children’ gobernuz kanpoko erakundearen eskutik, dirua biltzeko ekimen solidarioa abiarazi du. Gobernuz kanpoko erakunde horren arabera, milioi bat haur baino gehiago daude kaltetuta.
Enkante solidario baterako euren lehen taldeetako jokalari guztien kamisetak emango dituzte Deportivo Alavesek eta Saski Baskoniak. Enkante horren diru guztia krisi humanitario honetan kaltetutakoei emango zaie.
Hondakinen artean pertsonak erreskatatzeko erlojupeko lasterketa honetan, Deportivo Alaveseko eta Saski Baskoniako zaleek dohaintzak egin ahal izango dituzte dena galdu duten pertsonei laguntzeko.
Gaziantepen oroitzapena
Alavesek bere lehen esperientzia europarra bizi izan zuen Gaziantep hirian jo du gogorren lurrikarak. Bertan, Arabako taldeak 3-4 irabazi zuen eta finalera iritsi zen UEFA Kopako hasierako kanporaketa gainditu zuen.
Gehienentzat ezezaguna den arren, albistegietako Gaziantep izenak oroitzapen atsegina piztu du Arabako zaleentzat. Orain lurrikara tragiko honek eragindako biktimen minarekin bat egiten dute.