Baskoniak Euroleagueko asteko bigarren erronkari egingo dio aurre Bartzelonaren aurka.
Panathinaikos mendean hartu ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek 2024ko hasierako bolada onari jarraipena eman nahi diote. Ostiral honetan (20:30), Baskoniak europako txapelketako asteko bigarren erronkari egingo dio aurre Roger Grimauk zuzentzen duen taldearen aurka Palau Blaugranan. Joanekoan 94 eta 71-ko markagailuarekin irabazi ondoren, urdin-gorriek emaitza berdina errepikatzea bilatuko dute.
3º Bartzelona (12 garaipen eta 6 porrot): Asteko lehen hitzorduan Real Madril 83 eta 78-ko markagailuarekin mendean hartu ondoren iritsiko da neurketara talde katalana. Jan Veselyren lidergoarekin (12.5 puntu, 4.4 errebote eta 16.5-eko balorazioa), Bartzelona sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da.
11º Baskonia (10 garaipen eta 8 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek Bartzelonara bidaiatuko dute pasaden jardunaldian Panathinaikosi irabazi ondoren. Baskonia etxetik kanpo garaipen garrantzitsu bat lortzen ahaleginduko da zortzi talderik onenen borrokan jarraitzeko. Moneke txapelketako jokalaririk baloratuenetarikoa da (19,9). Tadas Sedekerskis eta Markus Howard dira hurrenez-hurren erreboteatzaile eta hiruko egilerik onenak.
Bi taldeen arteko 27. norgehiagoka izango da eta garaipenen balantzea 13na berdindurik ageri da. Ostiral honetan (20:30), Baskoniak Palau Blaugrana bisitatuko du Euroleagueko 11. garaipena lortzeko asmoz.