Dusko Ivanovicen gizonek Zurbanoko pabiloia utziko dute etxeko txapelketako erronka berri batean Barçaren aurka jokatzeko.
Buesa Arenan jokaturiko 5 neurketa jarraien ostean, Baskoniak agur esango dio tenplu urdin-gorriari hurrengo urtera arte. Igande honetan (18:00), gasteiztarrek Palau Blaugrana bisitatuko dute Endesa Ligako bederatzigarren garaipenaren bila. Dusko Ivanovicenek badakite zer den Bartzelonari irabaztea denboraldi honetan. Pasaden azaroaren 15ean, Baskoniak 94 eta 71-eko markagailuarekin irabazi zion Roger Grimauren taldeari eta igandean bigarren garaipena bilatuko dute.
4º Barça (9 garaipen eta 5 porrot): Bolada txarra Bartzelonarentzat Casademont Zaragozaren eta Baxi Manresaren aurkako azken bi neurketak galdu ondoren. Talde blaugrana txapelketako talderik baloratuenetarikoa da (102.21) eta Endesa Ligako hirugarren saskiratzaile nagusiena (86.64). 13 puntu eta 16.1-eko balorazioarekin, Willy Hernangomez dago estadistiken buru.
6º Baskonia (8 garaipen eta 6 porrot): Lenovo Tenerife eta Palentziaren aurkako Endesa Ligako azken bi norgehiagoketan garaipena lortu ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek batzen jarraitu nahi dute. Etxetik kanpoko lehen norgehiagoka izango da abenduan baskoniarentzat. Igande honetan (18:00), Endesa Ligako bederatzigarren garaipena lortzeko borrokatuko dute. 14,4 puntu, 7,3 errebote eta 20,6-ko balorazioarekin, Chima Moneke da txapelketako bigarren jokalaririk baloratuena.
Bi taldeen arteko 140. norgehiagoka izango da etxeko txapelketan. Baskonia Bartzelonara bidean da Endesa Ligan batzen jarraitzeko helburuarekin. Igande honetan (18:00), blaugranek eta urdin-gorriek indarrak neurtuko dituzte, non Baskoniak duela hilabete lortutako emaitza errepikatzeko borrokatuko duen.