Baskoniak Murtziara bidaiatuko du Endesa Ligako bigarren garaipena lortzeko helburuarekin.
Rio Breoganen aurkako denboraldiko lehen partidan garaipena lortu ondoren, Joan Peñarroyaren gizonek Murtziara bidaiatuko dute, UCAM-en aurka, Endesa Ligako bigarren jardunaldiko neurketa jokatzeko. Sito Alonsok jarraitzen du zortzi aurpegi berri dituen talde murtziarraren aginduetara.
UCAM murtziak bi joko-antolatzaile berri ditu. Surne Bilbao Basketetik etorri den Ludde Hakanson eta pasaden denboraldian italiako ligan jokatu zuen Troy Caupain.
Kanpoko jokoa, Endesa Ligan esperientzia duten jokalariekin indartu du UCAM-ek; Dylan Ennis, Howard Sant-Roos eta Rodions Kurucs. Turkiako Galatasarayn aritu ondoren itzuli da Endesa Ligara Ennis eta urtebete Casademont Zaragozan jokatu ondoren etorri da Murtziara Sant-Roos.
Nemanja Radovic-ekin eta Jordan Sakho-rekin batera, Dustin Sleva, Simon Birgander eta Moussa Diagne jokalari berriek defendatuko dute murtziarren barneko jokoa.
Lehen jardunaldian garaipena lortu zuten bi taldeen arteko lehia izango da asteazken honetan (20:30). Elkarren aurka 48 aldiz jokatu dute eta horietatik 36tan atera dira garaile gasteiztarrak.