Baskonia derbi batekin estreinatuko da etxean
Denboraldi honetan, Zurbanoko Pabiloian jokatuko den lehen neurketan, urdin-gorriek Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldearen bisita jasoko dute. Derbia, Opening Gameko festa handiak babestuko du, eta talde arabarra, 6 jokalari berrirekin indartu den Surne Bilbao Basketi gailentzen saiatuko da.
Bigarren denboraldiz jarraian, Jaume Ponsarnauk zuzenduko du talde bizkaitarra. Kataluniako entrenatzaileak, joko-antolatzaile postua Melwin Pantzarrekin eta 13/14 denboraldian jokalari urdin-gorria izan zen Alex Renfroe beteranoarekin indartu duen Surne Bilbao Basket berritua zuzenduko du.Lehen jardunaldian, bien artean, 18 puntu, 11 asistentzia eta 30-eko balorazio erdietsi ostean, dupla eraginkorra dela erakutsi dute. Pasaden denboraldian BC Lietkabelise taldean aritutako Kristian Kullamae hegaleko lituaniarra ere fitxatu dute. Talde bizkaitarrak sendotasun gehiago bilatu nahi izan du barneko jokoan Sacha Killeya-Jones, Thijs De Ridder eta Tryggvi Hlinasonekin.
Endesa Ligako bere lehen partidan Morabanc Andorrari 95 eta 73 irabazi ondoren iritsiko da larunbat honetan, 18:00etan, gasteizera Surne Bilbao Basket. Bi taldeek 41 aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 32tan atera dira garaile arabarrak.