Europako txapelketako erronka berri batean, talde gasteiztarrak Oaka bisitatuko du.
Panathinaikos, Baskoniaren aurkari berria txapelketa kontinentalean. Ostiral honetan (20:15), talde urdin-gorria greziako hiriburura iritsiko da, bosgarren jardunaldi honetan, Euroleagueko etxetik kanpoko bigarren garaipena lortzeko helburuarekin. Aurrean, 11 fitxaketarekin, pasaden denboralditik goitik behera aldatu den Panathinaikos. Euroleagueko lehen lau neurketetan garaipen bakarra lortu dute berdeek, Bayernen aurka hain zuzen ere.
Talde berria eramateko ardura Ergin Atamanek du. Azken hiru denboraldiak Anadolu Efesen pasa ondoren, entrenatzaile turkiarra greziako hiriburura iritsi da. Atamanek esperientzia handia du Euroleaguen. Entrenatzaileak duela 20 urte egin zuen debuta europako txapelketan.
Kanpoko jokorako, Atenaseko taldeak funtsezko hainbat pieza ekarri ditu. Kostas Sloukas, Olinpiakosetik, eta Luca Vildoza, Izar Gorritik, dira Panathinaikoseko joko-antolatzaile berriak. Europako lehen lau neurketetan, bi jokalarien artean 10.25 puntu eta 9.05-eko balorazioa erdietsi dute.
Pasaden denboralditik hiru jokalari mantentzen dira: Marius Grigonis, Eleftherios Mantzoukas eta Panagiotis Kalaitzakis. Euroleaguen esperientzia emateaz arduratuko diren jokalariak Kyle Guy, Jerian Grant eta Dimitris Moraitis europan esperientzia gutxi duten jokalarien fitxaketen ondoren. Pasaden denboraldian Partizanen aritu eta gero, Ioannis Papapetrou greziako taldera itzuli da kanpoko jokoa osatzeko.
Barneko jokoa ere indartu Panathinaikosek, NBAn egon ondoren Euroleaguen debuta egingo duen Juancho Hernangomezekin edota Papapetrouren bezala, greziara itzuli den Konstantinos Mitoglourekin. 14.2 puntu eta 19.5-eko balorazioarekin, Mathias Lessort da Ergin Atamanek zuzentzen duen taldeko jokalaririk nabarmenena.
Bi taldeek 33 aldiz neurtu dituzte indarrak europako txapelketan eta garaipenen balantzea 16na berdinduta dago. Ostiral honetan (20:15), Baskoniak Panathinaikos berrituaren aurka jokatuko du txapelketako bigarren garaipena lortzeko helburuarekin. Joan Peñarroyaren gizonek Atenasen jokatuko dute asteko lehen norgehiagoka, bi egun beranduago Andorrara bidaiatuko dute Endesa Ligako jardunaldi berri bati aurre egiteko.