Baskoniak Bakearen eta Adiskidetasunaren Estadioa bisitatuko du europako jardunaldi batean.
Aste berria eta erronka berriak talde gasteiztarrarentzat. Dusko Ivanovicen gizonek, pasaden ostiralean Buesa Arenan Partizani irabazi ondoren, europako txapelketan batzen jarraitu nahi dute. Euroleagueko zazpigarren jardunaldian, urdin-gorriek Olympiacosen aurka jokatuko dute (osteguna, 18:15).
22/23 denboraldian Euroleagueko txapeldun izateko zorian gelditu zen talde greziarra, Real Madrilen aurka amaieran erabaki zen neurketan. Uda honetan, pireoko taldeak aldaketa gutxi baina kalitatezkoak egin ditu. Olympiacosek Luke Sikma, Nigel William-Goss, Nikola Milutinov, Giorgos Tanoulis eta Ignas Brazdeikis jokalariak fitxatu ditu. Georgios Batzokas entrenatzaile greziarrak Sloukas, Vezenkov, Bolomboy eta Tarik Black jokalariak gainditu ditu.
Pibot serbiarra da taldeko jokalaririk baloratuena europako txapelketako hasiera honetan. Lehen sei neurketetan 12,3 puntu, 5,3 errebote eta 20-ko balorazioa erdietsi du. Baskoniako jokalari ohi Alec Petersek 16 puntuko balorazioa lortzen du partidako.
Hiru garaipen lortu ondoren, sailkapeneko zortzigarren postuan ageri da Olympiacos. Norgehiagoka historikoa europako txapelketan beti presentzia izan duten hiru taldeetatik biren artean.
Ostegunean (18:15), Baskonia denboraldiko hirugarren garaipena lortzen ahaleginduko da greziako taldearen aurrean. Hiru egun geroago, Dusko Ivanovicen gizonak Santiagora joango dira, Endesa Ligako hurrengo erronkari aurre egiteko.