Egungo abonatuentzat prezioak izoztuz aurkeztu da 2015-16 denboraldiko abonatu kanpaina. Abonatuarekin dugun konpromisoa indartuz, afizioaren baskonismo sakonena ateratzea da kanpainaren helburua.
Saski Baskonia baskonismo leialera eta identitate zein pertenentzia sentimendura atxikitzen da 2015-16 abonatu kanpainan. “Atera ezazu barruan daramazun akerra” lelopean eta Aker maskotaren figuraz irudikatuta (baskonismoaren ikurra 80. hamarkadatik), Klubak sentimendu baskonistaren harrotasuna eta karakterra sendotu nahi du.
Abonatuarekin dugun konpromisoa da abonatu kanpainaren oinarri nagusia. Abonatuaren arreta, tratua eta zerbitzua oso presente izanik; Klubak urteetan zehar erakutsitako babesa eskertu nahi dio bere masa sozialari. Hori dela eta, hirugarren denboraldiz jarraian, Klubak prezioak izoztu ditu (egungo bazkideei soilik).
“Hirugarren denboraldiz jarraian, Klubak prezioak izoztu ditu”
Gainera, abonatu kanpaina berria berrikuntza askorekin datorkigu. Aurten, Baskonia familientzako aisialdi plan erakargarria izan dadin nahi dugu. Hori dela eta, familiarrek %50eko deskontuaz atera lezakete hurrengo helduentzako abonua (1). Honetaz gain, umeentzako doaneko sarrera 5 urterarte luzatu dugu -0 eta 5 urte arteko umeentzat alegia-. Dena den, doan sartzeko beharrezkoa izango da txartel berezi bat aurkeztea (doan eskuratu daiteke).
“Familiarrek %50eko deskontuaz atera lezakete hurrengo helduentzako abonua”****
Abonatuen familiarrak pabilioira ere bertaratu daitezen, 1 eta 2 guneetan abonu familiar berri bat atera da. Abonu honek %60ko deskontua izango du eta abonatuen adin infantileko semeentzat dago zuzenduta.
Bestalde, abonatu guztiek 4 sarrera gehigarri izango dituzte eskuragarri denboraldian zehar jokatuko diren hainbat partidu konkretutan.
Honetaz gain, gune horiko abonatuek (1 nibela) VIP Gunean 4 partidu bizitzeko, pabilioiaren 0 kotatik sartzeko eta aholkulari pertsonalizatu bat eskuragarri izateko aukera izango dute -Buesa Arenan jasotzen duten zerbitzuari buruzko zalantzek edo iradokizunek erantzuna izan dezaten-.
Abonatu baskonistek ere hainbat abantaila izango dituzte:
- Jesarlekuaren hautaketan lehentasuna.
- Irailean Fan day-az disfrutatzeko aukera.
- Baskonia eta Alavesen bazkideentzat %10ko deskontua.
- Doaneko matrikula BAKH-en.
- %10ko deskontua Baskonia-Alaves Dendan.
- Abonatuentzat jai infantila.
- Sarrerak partekatzeko eta kudeatzeko gune pribatua.
Berritze automatikoa
Abonatu baskonistek estatu eta kontinente mailako saskibaloi onenaz disfrutatzeko aukera izango dute. Gehienez 32 partidu izango lirateke (2) eta prezioa 150 eta 701 euro artekoa izango litzateke helduentzat, gazteentzat 105 eta 241 euro artekoa eta abonatu infantilentzat eta familiarrentzat 50 eta 421 euro artekoa. Abonatu berriek egungo abonatuek baino %3 gehiago ordaindu beharko lukete. Gainera, abonua interesik gabe finantzatu daiteke Laboral Kutxan (3, 6 edo 10 hilabetetan).
“Abonatu berriek egungo abonatuek baino %3 gehiago ordaindu beharko lukete”
SuperBat abonua 25 eurogatik mantendu da 4. nibelean. Honetaz gain, animazio harmaila sustatzeko helburuaz, “Baskonia Zaleak” abonu berria 170 eurogatik atera da (informazio gehiago dendan). Langabetuek %20ko deskontua izango dute 4. nibelean eta VIP Guneaz disfrutatu nahi duten 1, 2 eta 3. nibeleko abonatuek 180 euro gehiagogatik egin lezakete (gune horiko abonatuen kasuan, 150 euro gehiagogatik).
“Para hacer más cómoda la renovación, ésta será automática hasta el 4 de julio”
Abonu berritzea errazteko helburuaz, berritzea automatikoki burutuko da. Abonatu batek abonua berritu nahi ezean edota aldaketarik egin nahi ezkero, uztailak 4a baino lehenago jarri beharko litzateke gurekin kontaktuan 902 13 91 91 telefonora deituz edota Baskonia-Alaves Dendara hurbilduz.
Bestela, ekainak 18tik aurrera, abonua Baskonia-Alaves Dendan (General Alava, 1. Ordutegia: astelehenetik larunbatera goizeko 10:00tik 14:00ra eta arratsaldeko 16:00tik 20:30ra), 902 13 91 91 telefonoan edota www.baskonia.com webgunean ateratzeko aukera dago. Jesarlekuen aukeraketa uztailak 6tik aurrera egingo da, egungo abonatuen lehentasun epea bukatu bezain laster.
(1) Abonu berriak helduentzako abonuetan soilik izango du %50ko deskontua -unitate familiarrak bajarik izan ezean-. Promozioa semeentzat, gurasoentzat eta senar-emazteentzat izango da soilik erabilgarria. Abonu berri hau transferiezina izango da eta abonatu berrientzat izango da soilik erabilgarria. Abantaila hau abonuaren lehen urtean izango da soilik baliozkoa.
(2) Diputazio Trofeoa, Endesa Ligako 17 partiduak eta Play Off-etako final-laurdenak (sailkapena lortu ezkero), Euroleague-ko fase erregularreko 5 partiduak eta Top 16-ko 7 partiduak (sailkapena lortu ezkero) daude abonuan barne.