Turkiako astean bi garaipen erdietsi ostean, Cazoo Baskonia Buesa Arenara itzuliko da Fuenlabradaren aurkako partida jokatzeko
Anadolu Efes eta Fenerbahceren aurkako partida irabazita iritsi da talde arabarra Buesa Arenara. Joan Peñarroyaren gizonek Carplus Fuenlabradaren bisita jaso dute igande honetan (20:00) Endesa Ligako 12 jardunaldian. Azken asteetako momentu onak berresten ahaleginduko dira gasteiztarrak erreskadako zazpigarren garaipena lortzeko. Azkenekoz, pasaden urteko irailaren 24an, lehiatu ziren bi taldeak Buesa Arenan eta garaipena etxean gelditu zen 95 eta 86ko markagailuarekin.
4º Cazoo Baskonia (8 garaipen eta 3 porrot): Talde gasteiztarrak momentu bikainean iritsiko da madrildarren aurkako norgehiagokara. Arabarrak bederatzigarren garaipenaren bila aterako dira sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko. Pierriá Henry Efesen aurka baja izan ondoren, jokalari guztiak ditu bere aginduetara Joan Peñarroyak.
15º Carplus Fuenlabrada (3 garaipen eta 8 porrot): Azken lau partidak galdu ostean, momentu zailean iristen dira madrildarrak gasteizera. Jeremy Senglin, Marc García edota Rodijs Macoha bezalako jokalariak badituzte ere, momentuz ez dituzte sentsazio onik topatu denboraldian zehar. Dusan Ristic eta Joan Novak dira taldeko jokalaririk baloratuenak 16,6 eta 14,1 punturekin.
Baskoniak eta Fuenlabradak 48 aldiz jokatu dute elkarren aurka eta horietatik 35ean atera dira garaile arabarrak. Turkian bi garaipen erdietsi ondoren, astea hirugarren batekin itxi nahi dute.