Beste jardunaldi batez lidertza mantentzen ahaleginduko dira madrilen.
Carplus Fuenlabrada bisitatuz (Igandea, 20:00), astea garaipen batekin ixteko helburua dute Joan Peñarroyaren gizonek. Endesa Ligako jardunaldi berri batean, lidertzan mantentzen ahaleginduko da Cazoo Baskonia. Azken 11 partidetatik, 10 irabazita, bolada onarekin jarraitu nahi dute gasteiztarrek. Bi taldeek azkenekoz, joaneko neurketan neurtu zituzten indarrak eta 102 eta 88-ko markagailuarekin atera ziren garaile arabarrak.
18º Carplus Fuenlabrada (4 garaipen eta 24 porrot): Salbaziora gerturatzeko garaipena lortu nahi dute madrildarrek. Asteko lehen erronkan Betisen aurka galdu ondoren, txapelketako liderraren, Cazoo Baskoniaren, bisita jasoko dute (Igandea, 20:00). Urtarrilean Fuenlabradara iritsi ondoren, Oscar Quintanak, denboraldian lehenengoz, jokatuko du talde arabarraren aurka. Bassala Bagayoko eta Rodijs Macoha baja izango dira.
2º Cazoo Baskonia (23 garaipen eta 5 porrot): Endesa Ligako lidertzan jarraitzeko helburuarekin iritsiko dira norgehiagokara Joan Peñarroyaren gizonak. Monbus Obradoirori 110 eta 94-ko markagailuarekin irabazi ostean, astea modurik hoberenean amaitzen ahaleginduko da Cazoo Baskonia. Erasoko jokorik onenetarikoa dute arabarrek, saskiraketen (91,89) eta balorazioen (107,43) lidertzan kokaturik daudelarik.
49 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 36 irabazi ditu Cazoo Baskoniak. Igande honetan (20:00), sailkapenaren lidertzan mantentzen ahaleginduko dira gasteiztarrak.