Joan Peñarroyaren gizonek FC Bayernen eta Kanaria Handiaren aurka jokatuko dituzte hurrengo bi partidak
Cazoo Baskoniak hitzordu bikoitzeko aste berri bati ekin dio. Ostiral honetan (20:30) FC Bayern Munich hartuko du, Kanaria Handira joan aurretik (igandea, 18:30). Gasteiztarrek aste biribila amaitu dute Milanen eta UCAM Murtziaren aurka garaipena lortu ostean. Bayernen aurkako partida Europako erronka berri bat izango da Cazoo Baskoniarentzat. Talde alemaniarra sailkapeneko 15. postuan kokaturik dago baina Maccabiren aurkako azken partida irabazi ostean iritsiko da Gasteizera. Andrea Trinchierik zuzentzen duen taldea Buesa Arenara itzuliko da joan den denboraldiko urtarrilaren 21ean egindako azken bisitaren ostean. Bertan, Bavariatarrek garaipena lortu zuten 77 eta 84.
Kanaria Handia izango da gasteiztarren asteko bigarren erronka, oraingoan etxetik kanpo. Cazoo Baskonia Kanarietako uhartera joango da ACBko hamaikagarren jardunaldirako. Bertan, Endesa Ligako zortzigarren garaipena lortzea izango dute helburu. Jaka Lakovicek zuzentzen duen taldea gasteiztarren gainetik dago sailkapenean, garaipen (7) eta porrot (3) berberekin. Gasteiztarrentzat aukera paregabea taulako goiko postuetan kokatzeko.
Aste garrantzitsua izango du Joan Peñarroyaren taldeak aurretik. Ostiral honetan (20: 30ean) FC Bayern Munichen aurka eta igandean Kanaria Handietan (18: 30ean) pasaden asteko aste biribila errepikatzen ahaleginduko dira.